lunes, 21 de abril de 2008

blogak zer dira.

Blog

Blog (edo Weblog) bat, anotazio, istorio edo artikulu publikoak idazten diren Interneteko webgune bat da. Blogari bakoitzak anotazioak egunkari edo bitakora moduan idazten ditu eta hauek kronologikoki argitaratuz doaz bere blogean.
Blog gehienak pertsonalak dira, egile bakar batek idatziak. Beste batzuk hiru edo lau pertsonen artean idazten dira. Bertan edozer gauza publika daiteke, askatasun osoz, egunkari pertsonal bat bailitzan, albisteak, iritzia, irudiak, poesia... Esateko zerbait daukan edonork eduki dezake blog bat.
Blog bat edukitzeko doako zerbitzuak daude, hala ere badaude ordaindu beharrekoak direnak. Blog bat eduki nahi duenak existitzen diren publikazio plataforma askotako batera jo eta minutu gutxitan blog bat sortu eta idazten hasi daiteke.

Blog baten ezaugarri nagusiak

Libreak dira: Nahi duena esan dezake norberak bere blogean.
Kronologikoak dira: Gaur idatzitakoa atzokoaren aurretik azaltzen da.
Irekiak dira: Orokorrean irakurleek iruzkinak idatz ditzakete anotazioetan, baina hau egilearen erabakia da.
Kategoriatan banatuta daude: Argitaratzen den sarrera bakoitza kategoria bat edo gehiagotan sar daiteke, horrela tematika desberdinetako sarrerak sailkatu daitezkeelarik.

No hay comentarios: